Domingo, Febrero 17th, 2013
amhots II
Ez dut ezer entzuten. Amak zeozer esaten dit baina ez da soinurik.
Ez nau larritzen honek. Pentsatzen dut ixiltasuna beraz badela.
Saiatzen naiz oihu egiten. Nire ahotik txistuka antzeko bat irtetzen da. Hasieran oso xuabea da. Konturatzen naiz gero eta ozenago entzuten dela. Ahoa ixten saiatzen naiz baina ahoaren ordez belarriak ixten dira.
Hasieran frekuentzia bakar bat da txistuka baina gero eta “potoloagoa” bihurtzen doa, zabaltzen ari den kluster modukoa. Eta gero eta ozenagoa.
Ahoa ixten dudan bakoitzean belarriak ixten zaizkidala sentitzen dut.
Hau kurioso gertatzen zait eta frogak egiten ditut. Hasieran uste dut txistuka beti dagoela hor baina ahoa ixten dudan bakoitzean konturatzen naiz soinua tapatu edo ixildu egiten dudala, belarriekin.
Asko gustatzen zait hau egitea, instrumentu bat jolastuko banu bezala. Ahoa (eta beraz belarriak) irekitzen dudan bakoitzean irtetzen den soinua gero eta konplexuagoa da. Presaka noa ispilu baten aurrera baina ispiluak ez du funtzionatzen, ez du islatzen. Saiatzen naiz orduan ahoa irekitzen eta eskua daramat ahora. Harriduraz nabartzen dut belarri bat dudala ahoan eta bertatik irtetzen dela txistuka kluster ozena.
a.m.


